San Martin auzoko lau etxebizitzatan lapurrak sartu dira asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko azaroaren 13a

San Martin auzoa.

Egubakoitz arratsaldean izan ziren lapurretak, balkoiko kristala apurtu eta barrura sartuta. Hiru etxetatik bitxiak eraman zituzten.

San Martin auzoan, lau etxebizitzatan sartu dira lapurrak asteburu honetan. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, pisu baxuetan egin zituzten lapurretak; balkoira heldu, kristala apurtu etxe barrura sartuta. Hiru etxetan bitxiak lapurtu zituzten eta laugarrenetik ez zuten ezer eraman baina bai etxe guztia hankaz gora jarri. Egubakoitzean gertatu ziren denak, 18:00ak aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak