Uztailean hasi zen Iñaki Igartua handbike-ean lehiatzen, eta sei hilabeteren ostean hartu du parte bere lehenengo Behobia lasterketan. Lasterketa "hasieratik amaierara" gozatu duela adierazi du oñatiarrak, eta gozamen horri gehitu saio lasterketa seigarren postuan amaitzearen saria. Duela gutxi hasi da Igartua handbike modalitatean, eta dagoeneko 21 kilometroko lasterketa bat egiten ausartu da. Hala ere, oñatiarrak dio "pausoz-pauso" joan nahi duela "bidean jarritako helburuak betetzen". Gaineratu du "oso gustura" ari dela eta "asko motibatzen eta betetzen" duen kirol bat dela.
Chakib Lachgar eta Laura Rodriguez garaile
Chakib Lachgarrek eta Laura Rodriguezek lortu dute Behobia-Donostia 2023 lasterketako garaipena. Lehenak bigarrenez lortu du txapela janztea –lehendabizikoz 2019an jantzi zuen–, eta, horrez gain, lasterketako errekorra ere ezarri du, bera izan baita bide guztia ordu bete azpitik egiten lehena (59:56). Rodriguezena, berriz, lehenengo garaipena izan da Behobia lasterketan, eta Sara Villasante gipuzkoarra gertu izan badu ere, kordobarra izan da azkarrena.
Egunean zehar aurtengo Behobia-Donostia lasterketaren gaineko informazio osatua eskainiko du GOIENAk.