ELAk azaldu duenez, hasieratik esan zuen enpresa "erabat bideragarria" zela, eta likidazioaren erabakia "bazkideen interesen ondorioz baino ez zela hartu". Sindikatuak adierazi du, ordea, ez dela geldi egon. "Enpresen dokumentazioa aztertu du, ekoizpen unitateko balizko erosleekin bildu da, eta enplegua eta lan baldintzak mantentzearen alde borrokatu da".
Izan ere, jakinarazi du Merkataritza Arloko Epaitegiak pasa den astean eman zuela ekoizpen-unitatea Batuak Soldatua S.Lri saltzeko baimena. Era horretan, ELAk nabarmendu du "langile guztien lanpostuak eta lan baldintzak bermatzen" direla, baina "borrokan" jarraituko du. "Interes espekulatiboen aurrean, lanpostuak defendatzeko".