Zahartzearen ereduez eta erronkez egingo dute berba gaur Eltzian

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 9a, 10:06

Zahartzea (Argazkia: pikist)

Oñatiko Udalak zaintza gaitzat hartuta antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, zahartze ereduaz jardungo dute gaur. Matia Fundazioko ordezkari bi etorriko dira gaiari buruz berba egitera, 18:00etan.

Zaintza gaitzat hartuta hitzaldi zikloa antolatu du Oñatiko Udalak eta gaur, eguena, zahartzeaz arituko dira. Zahartzea XXI. mendean. Ereduak eta erronkak du izena hitzaldiak eta Matia Fundazioko Nerea Etxaniz eta Nerea Almazan izango dira hizlariak. Eltziako hirugarren solairuan izango da. Irekia da, herritar denak animatu gura ditu Udalak eta hitzaldira joateko zaintza zerbitzua edo besteren bat behar izanez gero, berdintasun sailarekin jar daiteke herritarra harremanetan: berdintasuna@onati.eus.

Zaintzak ekonomian duen pisuaz jardun zuen astelehenean Emagin elkarteko Miren Arangurenek eta datorren astekoan, berriz, etxeko langileen eskubideez jardungo dute:  Zaintza: zein preziotan? zaintzaileen eta etxeko langileen eskubideak. Gazteleraz izango da hitzaldi hori eta hizlaria, berriz, Liz Quintana  –Trabajadoras no domesticadas–. Hilaren 15ean izango da hori, eguaztena, toki eta ordu berean.

Azaroaren 30erako mugimendu feministak deituta duen grebaren atarian antolatu ditu Udalak hitzaldi hauek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak