Xabier Zumalde El Cabra ETAko kide ohia eta Los Cabras izeneko komando autonomoaren sortzailea hil da da gaur, azaroaren 5a, 85 urterekin.
1938an Zornotzan jaioa, guraso oñatiarrak zituen eta 1965ean Oñatira joan zen lan egitera. Urte berean ETAko fronte militarreko lehen buruzagi izendatu zuten eta Oñatin, Arrasaten eta beste toki batzuetan Los Cabras izeneko taldea sortu zuen. Apurka apurka Zumalde bera ETAtik aldendu zen eta talde hori komando autonomo bihurtu. Ander Lizarraldek Oñatiko Ahuntzak izeneko dokumentala egin zuen horren inguruan.
Francoren heriotzaren osteko amnistia orokorrarekin indarkeria ekintzetatik urrundu zen Zumalde eta Mi lucha clandestina en ETA, Barro y asfalto, Código Anboto, Euskadi ala hil, Las botas de la guerrilla eta Código Bruno liburuak idatzi zituen. 2004an berriz ere itzuli zen gaurkotasunera, diktadura garaian ETA erakundearen borroka nolakoa zen azaltzeko Artean jarri zuen erakusketa itxi ziotelako. Hemen, itxieraren harira Oihana Elortzak Goienkaria-rako egin zion elkarrizketa.