Zinegilez bete da beste behin Oñati

Txomin Madina Milikua

Hamabost talderen parte-hartzearekin ari dira egiten Oñatiko film laburren aurtengo rallya. Antolatzaileek goizean zehaztu dituzte aurtengo lanek bete beharreko baldintzak, besteak beste, western generokoak izatea eta konketetan-eta erabiltzen den tapoia agertzea. 21:30ean hasiko da egindako lan guztien emanaldia Santa Ana antzokian, streaming -ez ere jarraitu ahalko dena, eta horren ostean emango dira jakitera irabazleak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak