Goizeko 08:00etan elkartuko dira film laburren rallyan parte hartuko duten taldeak eta orduan jakingo dute bideotan landu beharreko gaia zein dan. Baita oinarrizko beste baldintza batzuk ere.
Aurkeztutako lanen emanaldia Santa Ana antzokian izango da, 21:30ean, baita sari banaketa ere. Emanaldirako sarrerak 17:00etan banatuko dituzte, gaztelekuan; bi sarrera pertsonako. Aurten ere jarraitu ahal izango da emanaldia streaming bidez.