Bertsoa eta pilota uztartuko dira bihar Zubikoako frontoian

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 3a, 11:37

Oñatiko Zubikoa kiroldegiko frontoia.

Pilota partiduak ikusi eta bertsoak entzun, biak egin ahal izango dira bihar, zapatua, Oñatiko Zubikoa kiroldegiko frontoian.

Bi pilota partidu egongo dira bihar, zapatua, arratsaldean kiroldegiko frontoian eta aurretik, bitartean eta ostean, bi bertsolarik egingo dute bertsotan.

17:30ean hasiko da lehen partidua; Jaione Uranga eta Uxue Oses, Oihane Aizpurua eta June Ugarten kontra. Bigarrenean, Ibon Perez eta Iñigo Erle, Iker Urmeneta eta Arkaitz Esnaolaren aurka arituko dira.

Pilota partiduak hasi aurretik, pilotariak berotzen ari diren bitartean, partidutik partidurako atsedenaldian zein partiduak amaitutakoan hartuko dute txanda bertsolariek bertsotan jarduteko. Aitor Tatiegi eta Unai Izagirre izango dira bertsolariak.

Sarrera da euro bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak