Etxean energia nola aurreztu erakutsiko dute eguaztenean

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 2a, 09:21

Irabiagailua eta beste gailu batzuk entxufatuta (Argazkia: pxhere).

Energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrez- teko gomendioak erakutsiko dituzte datorren eguaztenean eta aurrez eman behar da izena.

Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dituzte, eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak azalduko azaroaren 8an zinema aretoan, 18:30ean, egingo duten tailerrean. 

Doan da tailerra. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak antolatu du, Oñatiko Udalarekin batera, Energia Argitu programaren barruan, baina aurrez eman behar da izena: argitu@gipuzkoa.eus edo 628 53 03 (astelehenetik egubakoitzera 9:00etatik 18:00etara).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak