Irudi berria du Txanda elkarteak

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 2a, 08:55

Plazan egin zuen logo berriaren aurkezpena Txandak.

Lauki baten barruan dagoen txantxiku baten oina ikus daiteke Txanda elkartearen logo berrian, kolore berdea du trazatuak, hondo zuriaren gainean. Duela 27 urte sortutakoa ordezkatuko du honek.

Musikaz lagunduta aurkeztu zuen Txanda elkarteak logo berria zapatuan. Mundua, herria eta gizartea aldatzen ari diren moduan, Txandak ere aldatzeko gogoa duela adierazi zuten eta duela 27 urte egindako logoaren ordezkoa aurkeztu zuten.

1997an sortu zen herriko dendarien elkartea, Txanda, eta hasieratik dituen balioak berretsi zituen logo berriaren aurkezpen ekitaldian: konpromisoa, bokazioa, pasioa, kalitatea, sormena, gertutasuna, elkarlana, ugaritasuna, familia, jasangarritasuna, egokitzapena eta erantzukizuna. Egun 50 komertzio, zerbitzu eta ostalari daude elkartean sartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak