Aloña Mendiko futbol saileko talde argazkiak egin dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 1a, 13:42

Azkoagainen egin dituzte 2023-2024 denboraldiko argazkiak. Guztira 600 bat jokalari, tekniko eta zuzendaritzako kide elkartu dira.

Futbol saileko kideek talde argazkiak egin dituzte Azkoagainen. Jokalariak, teknikoak eta klubeko presidente Javi Azpiazu izan dira argazki saioan. Taldetan banatuta egin dituzte argazkiak, eta amaieran familia argazkia egin dute. Aloña Mendiko futbol saila osatzen dute 600 bat lagun elkartu dira argazki nagusirako.

Aurtengo denboraldian 14 talde izango ditu Aloña Mendik: infantil neskak, infantil txiki mutilak eta infantil handi mutilak; kadete neskak, kadete lehenengo mailako mutilak eta gorengo kadete mailako mutilak; lehenengo mailako gazteak, eta ohorezko gazteak; lehenengo erregional mailako mutilak, ohorezko mailako emakumeak eta gorengo mailako gizonezkoak; eta, alebin neska eta mutilak –A eta B–.

Talde horiez gain, futbol eskolako neska-mutikoak ere badaude, guztira 220 bat jokalari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak