Arantzazurako autobus zerbitzuak geldiunea egingo du hilerrian bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 31a, 06:56

Oñatiko kanposantua.

Jai eguna da bihar, eguaztena, eta autobus zerbitzua egongo da, betiko moduan, Oñati eta Arantzazu artean, eta aurten ere joango da hilerrira autobus hori. Udaltzainek, bestalde, zaintza zerbitzua indartuko dute bihar kanposantu inguruan.

Kanposantura bisitan joateko eguna izan ohi da azaroaren 1a, eta aurten ere udaltzaingoak zaintza areagotuko du hilerriaren inguruan egun horretan. Gertatu izan da egun horretan lapurretak egotea kanposantura doazen ibilgailuetan –joan den urtean bi izan ziren–, eta hori ez gertatzeko lagundu gura dute udaltzainek. Horrela, ibilgailuetan kanpotik ikus daitekeen ezer ez uzteko mezua irakur daitezkeen oharrak jarri dituzte asteburuan hilerriaren inguruan eta zaintza areagotuko du egunean bertan, eguaztenean. Normalean baino maiztasun handiagoarekin egingo dituzte joan-etorriak udaltzainek kanposantura.

Autobusa bertaraino

Bestalde, jai egunetako autobus zerbitzuak kanposanturaino egin ohi izan ditu bidaiak azken urteetan, eta aurten ere horrela izango da. Hau da, Oñati eta Arantzazu lotzen dituen zerbitzuak kanposantuan ere izango du geldiunea. Bihartik, azaroak 1, aurrrera, gainera, neguko ordutegia izango du autobus horrek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak