Eltziako kideen harremanak sendotzeko, Eltzia Eguna

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko urr. 29a, 16:59

Eltzia dinamizatu, indartu, harreman-sarea sendotu eta Topagunea eltzekideen eta herritarren elkargune bilakatzeako asmoa du Eltziako jardun berriak eta helburu horrekin egin zuten atzo, zapatua, Eltzia Eguna.

Foruen Plazatik abiatuta egin zuten Potx eta Lotx pailazoek lagunduta Eltziararako bidea eta ate irekiak ekintzarekin baitan Eltzia Topaguneko hainbat lokal ezagutzeko aukera izan zuten ondoren. "Potx eta Lotxen laguntzarekin jende asko erakarri genuen Eltziara eta han dauden taldeak ezagutzera emateko Ate irekiak ekitaldiarekin ekin genion egitarauari Eltzian dauden hainbat talderen lokalak bisitatu eta euren jarduna bertatik bertara ikusteko", azaldu du Eltzia Eguneko antolatzaile taldeko kide Sara Arregik. 

Bazkaria, bertso saioa eta kontzertua

85 lagun elkartu ziren elkarrekin bazkaltzeko gero topalekuan. "Giro ederra izan genuen eta bazkal ostean Urko Arregirekin eta Beñat Ormaetxearekin bertso saioa eta bingo saioa egin genituen, giro oso onean eta eguna borobiltzeko, Aiert Alberdik kontzertu ederra eskaini zuen Peru Arrese Arrasateko bateria-jolea lagun. Orokorrean, atzoko egunaren balorazio positiboa egin dugu Eltzia Eguna modu onean berreskuratu dugulakoan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak