Euskal sorginei buruzko askotariko kontakizun musikatua

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko urr. 29a, 16:00

Sorginei eta mitologiari buruz pentsaraztea eta hunkitzea helburu duen Sorginak eta sorginkeriak ikuskizuna eskaini dute Toti Martinez de Lezeak idazleak eta Gorka Hermosa eta Edurne Zabalok musikariek, gaur, domeka, Oñatiko gaztelekuan.

"Gure historia maite dugulako eta garai bateko pasarteak gogora ekarrita ondo pasatzeko helburuarekin sortu dugu ikuskizuna, eta ez Halloween bezperatan gaudelako nahiz eta ezin dugun ahaztu Euskal Herrian aspalditik dagoela Domu Santu egunaren bezperan  kalabazak apaingarri moduan erabiltzeko ohitura", kontatu du Larrabetzuko idazle ezagunak ikuskizunaren hasieran.

"Europan 50.000 pertsona hil zituzten sorginak zirela salatuta, Euskal Herrian 1000 pertsona baino gehiago hil zituzten sutan edo erreta, emakumeak gehienbat. Gure sorgin horiei buruz sortutako istorioa da kontatuko dizueguna", azaldu du idazleak eta segidan Gorka Hermosaren akordeoiaren eta Edurne Zabaloren klarinetearen doinuak lagun askotariko ipuinak eta istorioak kontatu dituzte adi-adi jarraitu duten ikusleen aurrean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak