'Marco' errodatzen hasi dira Aitor Arregi eta Jon Garaño

Mirari Altube Arrese 2023ko urr. 27a, 13:36

Aitor Arregi eta Jon Garaño errodajeko une batean.

Nazien kontzentrazio-esparru batetik bizirik atera zela sinestarazi zuen Enric Marcoren historian oinarritutako Marco filmaren errodatze lanei ekin diete Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariek –La Trinchera infinita, Handia eta Loreak–.

Aitor Arregi, Jon Garaño, Jorge Gil eta Jose Mari Goenagaren gidoiarekin, benetako gertakarietan oinarritutako thriller dramatikoa da Marco. Urteetan zehar, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean, nazien kontzentrazio-esparru batean preso egon zela sinistarazteko gai izan zen gizon baten bizitzaren kontakizuna eroango dute pantaila handira.

Hiru Goya sari irabazi dituen Eduard Fernandez –Fausto 5.0, En la ciudad y Mientras dure la guerra– izango da Enric Marco eta Nathalie Poza aktoreak –La boda de Rosa, Mientras dure la guerra–, Laura emaztearen papera egingo du. Euskal Herrian, Katalunian, Madrilen eta Alemanian izango da filmaketa.

Enric Marcori bizia emango dion Eduard Fernandez aktorea.

Filma ekoitzi dute Ander Barinaga-Rementeriak, Ander Sagardoyk, Xabier Berzosak eta Jaime Ortiz de Artiñanok, Eusko Jaurlaritza, ICAA, Atresmedia Cine, Movistar Plus+ eta EITBren parte-hartzearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak