Antzokiak hutsik egon ohi dira askotan (obra jakin batzuetan izan ezik), baina hori zergatik gertatzen da? Zer egin daiteke herritarrak antzerkira hurbiltzeko? Zein ondorio ditu gizartean antzerkiak tokirik ez izateak? Honen guztiaren eta gehiagoren inguruan arituko dira Matxalen De Pedro, Xabier Paya eta Amaia Gabilondo, mahai-inguruan. DAPek eta orokorrean bailarako kultur ekimenek bertan duten erronkari nola aurre egin jakin nahi lukete, eta hau horri hasiera emateko bidea izango da. KAROI antzerki jaialdiaren barruan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.