Lankidetzan arituko dira MUko Enpresagintza Fakultatea eta New Yorkeko Udal Unibertsitatea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 20a, 16:36

Eredu kooperatiboan oinarritutako berrikuntza eta ekintzailetza proiektu berriak aztertzeko asmoz, lankidetza hitzarmena sinatu dute. Bi erakundeen arteko ikasle trukea ere sustatuko dute.

Lander Beloki Enpresagintza Fakultateko dekanoa eta Aitor Lizartza ekintzailetzaren arloko eta Mondragon Team Academy nazioarteko sareko koordinatzailea New Yorken izan dira lankidetza sinatzeko. Ekintzailetza bultzatu nahi dute, baina baita bi erakundeen arteko ikasle trukea sustatu ere. Era horretan, MUko LEINN Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza graduko ikasleek New Yorkera egingo dute bigarren ikasturteko ikasketa bidaia; baita alderantziz ere, handik hona etorriko baitira.

Aukera gehiago

Bi unibertsitateen arteko lankidetza finkatzeaz gain, MUtik azaldu dute lehen pausoak eman dituztela Brooklyn Navy Yard erakundearekin elkarlanean aritzeko ere. Itsas ontziola zahar bat da, industria-parke dinamikotzat erabiltzen dena; hain justu, bostehun enpresa baino gehiago biltzen dituena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak