Liburutegien eguna ospatuko dute datorren martitzenean

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urr. 21a, 09:00

Oñatiko liburutegian ekintza ugari egongo dira. Argazkia: Goiena.

Egun horretarako egitarauaz gain, liburutegian eskaintza zabala izango da hurrengo asteetan zehar ere

Oñatiko Udal Liburutegian prest daude datorren martitzenean ospatuko den Liburutegien Nazioarteko Egunerako. Aurtengo leloa Komunitateak ehuntzen da; horren bidez, liburutegiek gure komunitateetan lotura sendoak eraikitzeko duten funtsezko zeregina azpimarratu nahi izan dute. Egun horretarako bisita gidatuak antolatu dituzte lau urteko haurrentzat; astelehenean ere, hilaren 23an, egingo dituzte bisita horiek, Lur Korta gidari delarik.

Bestalde, hilabete honetan azpimarratzekoak dira ohiko egutegitik kanpo antolatu dituzten bi ekintza. Alde batetik, ipuin kontalari bat izango da zine aretoan, eta, bestetik, Xabier Olasok poesia kontaketa egingo du haur liburutegian, Tximeletrak airera izenburupean. Bi ekintzak urriaren 27an izango dira, arratsaldeko 18:30ean hasita. Xabier Olasoren poesia kontaketarako gonbidapenak banatuko dituzte, eta hamar egun lehenago irekiko da izena emateko epea.

Ohiko Tertulixan ere bai

Aipaturiko bi ekintza horietatik aparte, liburutegiko Tertulixan taldeek ohiko jardunarekin jarraituko dute urrian ere. Astean egin dituzte Idazketa Lantegia eta Komikia Tertulixan Euskaraz saioa. Gainontzean, Tertulixan Gaztelaniaz hilaren 24an egingo dute, Liburutegien Eguna aprobetxatuz, arratsaldeko 18:30ean, Monica Leiva dinamizatzailearen eskutik. Tertulixan Euskaraz saioa, berriz, hilaren 31n egingo dute, hori ere 18:30ean, liburutegian, Itziar Ugartek dinamizatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak