Kide berrien bila dabil Oñati abesbatza

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 17a, 18:09

Oñati abesbatza.

Kide berriak gura dituzte Oñati abesbatza barruan eta ate irekiak egingo dituzte eguaztenean, urriak 18, Sancti Spiritus unibertsitatearen kaperan. Kontzertua eskainiko du han, 19:00etan, abesbatzak.

Oñati abesbatzak ate irekien jardunaldia antolatu du eguaztenerako. Kide berrien bila dabil, eta kontzertu bat eskaintzea pentsatu dute herritarrek bertatik bertara entzun dezaten eta gustuko duena abesbatzara batu dadin.

Sancti Spiritus unibertsitatearen kaperan izango da kontzertua, 19:00etan. Eta urriaren 20tik 22ra bitartean Talavera de la Reina (Toledo)  herrian hango Quadrivium abesbatzakoekin eskainiko dituzte piezak abestuko dituzte herritarrendako zabalik egongo den emanaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak