Istripu bat gertatu da Oñatin, eta auto ilara luzeak sortu dira

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urriaren 16a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ibilgailu bat errepidetik atera da GI-2630 errepidean, Bergarako noranzkoan. 07:50tan gertatu da ezbeharra, eta, ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira Elorregira bidean ibilgailua erretiratu bitartean. Larrialdi zerbitzuek pertsona bat artatu dute zauri arinekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak