Ikusmina piztu du 'Arnasaldia' diskaren estreinaldiak

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urriaren 15a

Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen azken diska da 'Arnasaldia' eta gaur egin dute aurkezpena Gaztelekuan. Ikusmin handia piztu du herritarrengan diska berriak eta jende ugari gerturatu da kontzertua entzutera. Rock doinuak nagusi dituen diska berriarekin batera, lehenagoko lanak ere entzungai izan dira taula gainean, baita sorpresaren bat edo beste ere. Domeka eguerdiaz beste modu batera igarotzeko aukera aparta izan da Oñatiko Gaztelekuko emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak