Zabalagoa da aurtengo eskulan ikastaroen eskaintza

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 12a, 15:30

Buztina lantzen.

Udalak antolatutako eskulan ikastaroetan talde gehiago sortzeko aukera eskaini dute aurten. Orratz lanak ikasteko kurtsorik ez da egongo, baina zeramikazkoak berreskuratu dituzte, eta modu horretara, pintura eta eskulan dekoratiboez gain, buztinarekin lana egiteko ikastaroak ere eskainiko dituzte datorren hilabetetik aurrera.

Berrikuntza horrez gain, baina, umeendako eskaintza da, bereziki, handitu dena. Pinturan, esaterako, 6 eta 18 urte artekoek ere eman dezakete izena. Beste bi ikastaroetan ere egongo dira gaztetxoendako taldeak.

Azaroaren 2an hasiko dira eskulanen ikastaroak, Bidebarrietako lokaletan, baina izena emateko azken eguna urriaren 18a da. Udal webgunean sartuta edo kultura etxera joanda eman daiteke izena. Informazioa ere toki horietan kontsulta daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak