Inoiz neurtutako irailik beroena izan da aurtengoa. 16,38ko batez besteko tenperatura neurtu du Copernicusek, Europako Batasuneko Lurraren Gaineko Behategiaren klima aldaketarako zerbitzuak, eta orain arteko irailik beroena, 2020koa, 0,5 graduren aldearekin gainditu du. Oñatiko hiru komertziotako jabeek, beroak herritarren erosketa ohituretan zein eragin izan duen azaldu dute.
Industrializazio aurreko irailetako bataz besteko tenperaturarekin alderatuta 1.75 gradu beroagoa izan da aurtengoa. Datuak horrela, orain arteko urteko 2023ko tenperaturari erreparatuta, aurtengoa da jadanik inoiz neurtutako urterik beroena, industria aurreko batez besteko tenperatura 1,4 gradu gaindituta.
Iraila atzena utzita, urriak ere bide beretik ekin dio. Debagoienean, esaterako, 2004tik urriaren hasieran erregistratu den tenperaturarik altuena erregistratu zen urriaren 1ean. Egun hartan, 33 graduko langa pasatu zuten termometroek Arrasaten eta Oñatin. Hala, garai honetarako maximo historikoa neurtu dute termometroek, 2004tik ez baita horrelakorik erregistratu urriaren hasieran Hego Euskal Herrian. Orduko hartan, gehienez ere, 30 gradu egin zituen.