Hilaren 15ean da mendi taldeak proposatutako hurrengo irteera

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 4a, 09:33

Oñatiko mugarriak ikusteko irteera izango da.

Arantzazun hasi eta Araotzen amaituko da ibilaldia, Artaso, Urkilla mendilerroa eta Degurixa zapaldu ostean. 12a aurretik eman behar da izena. Oñatiko mugarrien errepasoa egiteko azken aurreko irteera izango da.

Urriaren 15ean egingo dute Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako hurrengo irteera. Oñatiko mugarriak ezagutzeko ekimenaren barruan antolatutakoa izango da, helburu horrekin aurten egingo duten azken aurrekoa.

Arantzazutik aterako dira, errekaraino jaitsiz. Etengabe igotzen hasiko dira gero, Artasotik, goiko lepora heldu arte. Behin mugan, Urkilla mendilerrotik jarraituko dute San Millan, Barrundia eta Aretxabaletako mugak zeharkatuz. Aumategitik Degurixara jaitsiko dira eta handik Araotzera.

Hemezortzi kilometro dituen ibilaldia da, zazpi bat ordu inguruan egiteko modukoa, 1.000 metroko desnibelarekin; 08:00etan aterako dira postetxeko autobus geltokitik. Hilaren 12 da izena emateko azken eguna, Aloña tabernan edo mezua helbide honetara bidalita: alonamendi.mendi@gmail.com. Bazkideendako prezioa da: 10 euro. Derrigorrezkoa da federatuta egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak