Iñigo Erlek txapela jantzi du San Migel Pelota Txapelketan

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urr. 2a, 11:36

Finalistak atzoko sari banaketan. Argazkia: Aloña Mendi Pilota Saila.

Atzo arratsaldean jokatu ziren finalak, eta, Erlek eta Zubizarretak 22 eta 19 irabazi zioten Oskoz-Oliden bikoteari, 23 urtez azpiko mailako finalean. Gazte mailako finalean, berriz, Sarasibar-Sotil bikoteak jantzi zuen txapela.

Oñatiko San Migel Torneoaren 40. edizioko finalak jokatu ziren atzo arratsaldean, jendez bete zen Zubikoa kiroldegiko frontoian. Herriko jaietako hitzordu berezienetarikoa zen, etxeko pelotaria, Iñigo Erle, 23 urtez azpiko kategoriako finalean zegoelako. Duela bi urte gazte mailan lortu zuen txapela janztea, eta, aurten, balentria errepikatzea lortu du, oraingoan, 23 urtez azpiko kategorian.

Final gogorra, estua, eta lehiatua izan zen Erle-Zubizarreta eta Oskoz-Oliden bikoteek jokatu zutena. Erle-Zubizarreta bikotea partiduko zati handienean markagaiuan aurretik aritu ziren, baina aurkariek ez zuten amore eman inoiz; horren adibide bukaerako markagailua 22 eta 19 bikote urdinarentzat. Modu honetara, Erlek duela bi urte lortutako txapela berriz janztea lortu du, oraingoan ere etxekoen babesarekin, pilotalekua bete egin zelako oñatiarrari animoak emateko.

Ez zen izan, ordea, arratsaldeko final bakarra. Gazte mailako finala jokatu zen aurretik eta Sarasibar-Sotil bikotea nagusitu zen, Iruzubieta III-Calvo bikoteari 22 eta 15 irabazi ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak