Goizeko lehen ordutik egon den giroa ikusita, egunak luze joko du gaur Oñatin. Azokak ez du nobedade aipagarririk izan, baina feriako osagai guztiek euren aurpegi onena erakutsi dute gaur.
Sagardo dastatzeaz gain, gazta lehiaketako pizgarrietako bat izan ohi da gazta lehiaketa. Aurten Oñatiko bertako hamaika gazta aurkeztu dira eta zortzi kidez osatutako epaimahaiak erabaki du honako hauek izan direla gazta onenak:
1. Felix Azkargorta (Iruatz)
2. Migel Anjel Urrutia (Elorrixa)
3. Aitor Uriarte (Uxarte Garai)