Oñatiko jaien hasiera zuzenean emango du Goienak

Mirari Altube Arrese 2023ko ira. 28a, 08:49

Jarraipen zabala egingo die aurten ere Goienak, Oñatiko jaiei. Txantxikuaren jaitsierarekin egingo du eztanda jai giroak gaur, irailak 28, eta zuzenean eskainiko dute hori Goiena telebistak eta Goiena.eus atariak. Goiatz Arana kazetariak aurkeztuta, jaien nondik norako guztien berri jasoko da 19:30ean hasita.

Errosarixo Bixamon Eguna ere zuzenean emango du Goienak astelehenean, urriaren 2an, 13:30ean hasita. Kale Zaharretik bertatik herritarren mozorrorik ikusgarrienak erakutsiko dituzte eta jaietan jasotako gorabehera guztiak errepasatu.

Zuzenekoez gain Hemen Debagoiena saioak ere egingo die jarraipena jaiei; irailaren 29an (18:00, 20:00 eta 22:00) erakutsiko dute, esaterako, danborradak eta berakatz-zopa lehiaketak emandakoa.

Eta borobiltzeko, jasotako hori guztia jaiei eskainitako saio berezian emango da. Urriaren 4an, eguaztenean, izango da hori (19:00, 21:00 eta 23:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak