Golden Trail World Series-eko final handian izango da Malen Osa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 24a, 18:31

Malen Osa korrikalari oñatiarra, artxiboko irudi batean.

Kaliforniako Mammoth Trail Fest lasterketan bosgarren postua eskuratu zuen egubakoitzean eta, horri esker, Golden Trail World Series-eko azken proban izango da oñatiarra.

Sare sozialen bidez azaldu duenez, "postu on bat lortzeko lasterketa zaila" zela uste zuen hasieran, baina "kartak ondo jokatu" zituela nabarmendu du. "Oso pozik nago nola gestionatu nuen karrera hasieratik, bukaerara indarrarekin ailegatu eta bosgarren postu bat lortuz, podiumetik minutu bakarrera".

Era horretan, Golden Trail World Series-eko finalerako sailkatzea lortu zuen. Italiako Isole golkoan jokatuko da Il Golfo dell’Isola Trail izena duen lasterketa, urriaren 19 eta 20an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak