Gaur goizeko 9:00etan hasi da Aire Libreko 19. Margo Lehiaketak, eta guztira 16 lan jaso dituzte epaimahaikideek –hamar lan izan dira 16 urtetik gorako partaideenak eta gainontzeko seiak gaztetxoenenak–. Xanti Ugarte oñatiarraren margolana izan da epaimahaikideentzat lan onena; bigarren postuan gelditu da Jose Reyes eta hirugarren postuan Javier Igoa. 16 urtetik beherakoen txapelketan lehenengo saria Xan Urteagarentzat izan da, bigarrena Bernat Gonzalezentzat eta hirugarrena Leire Manriquerentzat. Lehenengo oñatiarraren saria –txapelketako lehenengo hiruen artean gelditu ez dena– Eñaut Uribesalgorentzat izan da.
Antolatzaileek "eskerrak" eman nahi izan dizkie aurtengo edizioan parte-hartzera animatu diren margolari guztiei.