Txapela jantzi dute June-Oihane eta Biain-Barrena bikoteek Herriko Pilota Txapelketan

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 24a, 16:33

Emakumezkoetan June-Oihane bikoteak lortu zuen txapela, gizonezkoetan berriz, Biain-Barrena bikoteak eskuratu zuen garaikurra.

Herriko Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren atzo, zapatua, Foruen Enparantzako frontoian. Lehenengo finalean, June-Oihane bikoteak 22 eta 17 irabazi zion Aran eta Jonek osatutako bikoteari. Gizonezkoen finala izan zen arratsaldeko bigarren partidua, eta, bertan, Biain eta Barrenak lortu zuten 22 tantoetara iristea Amilleta eta Enekoren aurka; 22 eta 17 amaitu zen finala.

Ostean pilotari ohiak

Bi finalak jokatu ostean Goñi II eta Erle, atzelari oñatiarra, nor baino nor lehiatu ziren Urmeneta eta Urruzolaren aurka. Azken bikoteak 22 eta 18 irabaztea lortu zuen arratsaldeko azkenengo partiduan. Erlek adierazi zuen "partida entretenigarria eta gozagarria" izan zela.

Argazkiak: Goiena eta Kepa Aranburu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak