Oñatiko jaien egitarauaren barruan, Haur eta Gaztetxoen eguna izan da gaurkoa eta eguerdi partean erraldoiek hartu dute protagonismoa kaleetan. Izan ere, Kanpantxo Kultura Elkarteak antolatuta konpartsa eguna egin dute eta bertan, herriko ohiko erraldoiek eta Barañaingo Ezpelur konpartsak bakarrik ez, jendaurrean lehen agerraldia egin duen Oñatiko Konpartsa Txikiak ere hartu du parte. Azken horiek, Corpusetako dantzariak oinarri hartuta Xabi Mendizabalek eta Joanes Diezek egin dituzten bi erraldoiak ere aurkeztu dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.