San Lorentzoko jai batzordea Auzolinpiadetako lehenengo edizioko irabazle

Julen Murua Mesonero 2023ko irailaren 23a

San Lorentzoko jai batzordeak irabazi du Auzolinpiaden lehenengo edizioa; Txosna batzordea izan da bigarren eta Errekaldeko jai batzordea hirugarren. Goizeko 11:00etan hasi eta goiz osoan zeharreko ekintzez osatutako lehiaketa bat egin dute Oñatiko kaleetan zehar. Sari banaketa egin ostean, bazkaria izan dute txosnagunean. Arratsaldean zehar poteo girotua egongo da Oñatiko kaleetan; auzo bakoitzeko ordezkariek DJ lanak egin beharko dituzte, ordu erdiz, herriko kaleak girotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak