Iñigo Erlek eta Josu Igoak San Migel pilota txapelketako finalerako txartela eskuratu dute, Altuna-Landa bikotea 22 eta 8 mendean hartu ostean. Iaz ezin izan zen finalean egon Erle, eta, aurten, arantza hori kendu eta txapelaren lehian egongo da Igoarekin batera, Oskoz-Oliden bikotearen aurka.
Modu honetara, San Migel txapelketako bigarren finala izango du Erlek. Duela bi urte jokatutakoan txapela irabaztea lortu zuen, orduan Alberdirekin bikotea osatuz. Oraingoan, 2021eko balentria errepikatzen saiatuko da datorren urriaren 1ean, etxekoen eta lgunen babesarekin.
Hain zuzen, Erlek eta Igoak finalean izango dituzten aurkariak izan ziren Ander Etxaniz bergararraren borreroak. Asteartean jokatutako partidan, Etxaniz-Gabirondo bikotea finalaren atarian gelditu zen, Oskoz-Oliden bikotearen aurka 22 eta 15 galdu ostean.
Gazte mailako finalean berriz, Iruzubieta-Calvo eta Sarasibar-Sotil bikoteak lehiatuko dira txapela lortzeko asmotan.