Danbor doinuak jaiei hasiera emateko

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko ira. 22a, 17:00

Iazko haurren danborrada. Argazkia: Aitor Agiriano.

Danborrada jaietako klasikoetako bat. bihar, zapatua, arratsaldeko 18:00etan hasita egingo dute haurren danborrada, haur eta gaztetxoen eguna aprobetxatuz. Nagusiena, aldiz, hilaren 28ko gauean (22:30) izango da, beti bezala

Danbor soinuekin emango zaio hasiera aurten jaietako egita- rauari. Etxeko txikienak maki- lak eskuetan hartu eta danborra astinduz girotuko dituzten he- rriko kaleak, bihar arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Aurten 175 gaztetxo irtengo dira haurren danborradan, LH3 eta LH4 mai- lakoak izango dira protagonistak. Ibilbidean ez da aldaketarik izango eta iaz egin bezala, aur- ten ere, Bidaurretan emango zaio hasiera.

Berritasun txiki batzuk izan- go ditu, ordea, haurren danbo- rradak, konpartsa guztiak mis- toak izango baitira, Kantineren konpartsa izan ezik. Talde guz- tiak neska eta mutilez osatuta- koak izango dira; kantinerena, aldiz, soilik neskek osatuko dute. Bigarren berritasuna da, duela urte batzuk zegoen ohitura bat ere berreskuratuko dutela. Dan- borradaren atzean, karrozaren atzetik, txorimaloak irtengo dira haurrei eskua emanez ibilbide guztian zehar. Haur eta gazte ugari batzen ditu danborradak eta beste bizitasun bat emateko asmotan, antolakuntzatik gon- bidapena luzatu dute haurrak mozorrotuta eramateko danbo- rradara, aurreko urteetan egin izan duten bezala.

Nagusiena, eguen gauean

Jaietako egitarauari hasiera bihar emango zaion arren, jaiak ofizialki eguenean hasiko dira txantxikuaren jaitsierarekin. Urtero bezala, festa giroak ez- tanda egin ostean emango zaio paso nagusien danborradari. Iaz hasiera ordua ordu-erdi aurre- ratzeko erabakia hartu zen, eta, aurten ere, 22:30ean ekingo zaio danborradari Eltzia kulturgu- netik. Era berean, ibilbidean ez da aldaketarik egongo.

Partaide kopurua igo egin da aurten, horren adibide da ba- rrila jotzen neska gehiago ari- tuko direla. Kintoei dagokienez, 118 lagun izango dira baserritar jantziekin saltoka eta dantzan. Berritasun bezala, kantu berri bat joko dute aurten, Pedro Mari izenekoa. Pedro Mari Igartuaren omenez egin zuten abestia, eta, iaz haurren danborradan entzu- teko aukera egon bazen ere, nagusienean lehen aldiz joko dute aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak