Mugikortasun seguruaren aldeko sentsibilizazio bideoa egin dute

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko ira. 21a, 18:00

Bagabiltz-Eskolako Bidea Udaleko Hezkuntza Sailak eta Oñatiko ikastetxeek elkarlanean gauzatzen dute proiektuaren barruan, mugikortasun segururako sentsibilizazio bideoa egin dute

Txantxiku Ikastola, Urgain Herri Eskola, Oñati Institutua eta Elkar Heziko ikastetxeekin elkarlanean egindako proiektua da Bagabiltz-Eskolako Bidea. Proiektuaren helburua, haurren segurtasuna sustatzea, arauak eta arriskuak ezagutu eta erabakiak hartzeko gaitasunak lantzea da.

Modu honetara, ikasleek autonomia-maila altuago bat izatea lortzen da. Era berean, eskolara bidean zein herrian zehar, modu seguruago baten mugitu ahal izatea, patinetean, oinez, edo biziklera erabiliz. Sentsibilizazioa bultzatzeko bideo bat ere argitaratu dute.

Honez gain, hilabete guztian zehar mugikortasun segurua, inklusiboa eta irisgarritasun unibertsala sustatzen duen oinezkoen pasabideak seinaleztatzeko neurriak ere hartuko dira. Oinezkoen pasabideak piktogramekin seinaleztatuko dira, espektro autistako nahasmendua (TEA) duten haurrentzat irisgarriagoak eta seguruagoak izan daitezen, termino kognitiboetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak