Instalazioak berritu dituzte Zubillagako hiltegian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 18a, 10:20

Zubillagako hiltegiko zorua berrituta.

Jakinarazi dutenez, "irristagaitza" den zorua aldatu dute, eta hondakinen garbiketa errazten du. Era horretan, langileen ongizatean eragin nahi dute, eta osasun legediaren baldintzak bete nahi dituzte.

Zubillagako hiltegiko arduradunek uda sasoia aprobetxatu dute instalazioetan lanak egiteko. "Aldez aurretik zegoen lurrean nabaria zen lanaren ondorioz eragindako kaltea eta osasun sailak eskatutakoari egokitutako zoru berria instalatu da". Azaldu dutenez, urak eta materia organikoak eragindako kalteak "hobeto" jasaten dituen materiala erabili dute horretarako.

Horrez gain, zatitze gelan ere aldaketak egin dituzte. Handitu egin dute espazioa, eta destentsore sistema berritu dute, hezurgabetzeko baliabideak ere aldatuta. "Modu honetan, zatitze gelan lanean ari diren profesionalen lan-baldintzak hobetzeaz gain, bezeroari eskaini dakiokeen zerbitzuaren kalitatea hobetzea bilatzen da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak