09:00etan, Aita Madina Txistulari Taldearen goiz-eresia. Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
10:30ean, Unibertsitate inguruan: Herri mailako behi erakusketa, Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa, asto erakusketa, behor eta zaldi erakusketa, euskal txerri eta oilo erakusketa, gazta lehiaketa, herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa, lore eta landare erakusketa, artisau erakusketa, herri tabernan taloak eta otartekoak. Ezker Abertzaleak antolatuta.
11:00etan, KALEJIRA, herriko kaleetan. Musika Eskolako triki-pandero eta soinujoleen taldea, txistulariak eta Tolosako gaiteroak.
12:00etan 35. SAGARDO-DASTAKETA, plazan
13:15ena lehiaketetako SARI-BANAKETA.
14:30ean, HERRI BAZKARIA, Zubikoa kiroldegian. Bazkariko txartelak salgai: Izarraitz, Arrano, Eltzia Taberna eta Batzokia.