2023/09/23 11:00 - 23:59

Jaiak

Oñatiko jaiak - Haur eta gaztexoen eguna

Oñatiko jaiak - Haur eta gaztexoen eguna
Oñati, Oñati

Hauxe gaurko egitaraua:

  • 11:00etan: AUZOLINPIADAK, Olakuan hasita. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
  • 11:00etan: ATSOLORRA: urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, Udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua.
  • 11:30ean: ERRALDOIEN KONPARTSAK , irteera Kanpantxotik. Antolatzailea: Kanpantxo Kultura Elkartea. Parte hartzaileak: Oñatiko konpartsa, Sebastian erraldoia, Atzeko Kaleko konpartsa, Barañaingo Ezpelur konpartsa, dultzaina-joleak.
  • 12:00etan: KONPARTSA TXIKIAREN AURKEZPENA, plazan. Ondoren, konpartsa guztien KALEJIRA
  • 14:00etan: Herriko Pilota Txapelketako BAZKARIA, Nekazarien Elkartean. Antolatzailea: Herriko Pilota Txapelketa.
  • 15:00etan: BAZKARI HERRIKOIA. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
  • 17:00etan: HERRIKO PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK, plazako pilotalekuan. Ostean, pilotari ohien partida: Mikel Goñi II-Urruzola eta Urmeneta-Pascual bikoteak. Antolatzailea: Herriko Pilota Txapelketa.
  • 18:00etan: HAURREN DANBORRADA, Musika Bandak lagunduta. Irteera: Bidaurretako Santa Klara Monastegia. Eguraldi txarra eginez gero, irailaren 24an egingo da. Ondoren, buruhandiak plaza inguruan, musikaz girotuta. Irteera: Santa Ana Antzokia.
  • 18:30ean: Poteoa musikaz girotuta. Antolatzailea:Txosna Batzordea.
  • 22:00etan: Tatta, Mutiko eta Denso , Huntza, Xutik eta Kalipotxo taldeen kontzertuak, txosnagunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.