Dantzariz bete da berrogeita hamaikagarrenez herria, Haurren Egunean

Miren Arregi Amasorrain 2023ko ira. 17a, 14:22

Oñatz dantza taldeak antolatutako Haurren Egunaren 51. ospakizun festa ospatzen ari dira gaur, domeka, Oñatin. Etxeko dantzari gaztetxoak ez ezik, Euskal Herriko beste hamaika taldetakoak ere bertan daude. Debagoienetik, Lore Gazteak eta Txikitxu (Arrasate), Oinarin (Antzuola) eta Leizarra (Aretxabaleta).

Guztira 554 dantzari inguru eta beste 150 arduradun, musikariak barne, elkartu dira herrian. 10:15ak aldera hasi dira dantzariak Oñatira iristen eta 11:45ean ongietorria egin die guztiei aurtengo alkate txikiak, Erlantz Alberdi Elorzak. Goizari bukaera eman dion Oñatiko Corpusetako arku-dantza neskek bakarrik egin dute lehenengoz. Goizean kaleetan barrena dantzak egin ostean, arratsaldean plazan arituko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak