Aurten ere bi ibilaldi egon dira –22 kilometrokoa motza eta 32koa luzea– eta biak abiatu dira Oñatiko plazatik, luzea 07:00etan eta motza 08:00etan. Bukaeran, luntxaz gozatu dute parte hartzaileek eta elkarrekin berriketan egiteko aprobetxatu dute. Antolatzaileak oso pozik azaldu dira; "oso pozik gaude, zorion mezu asko jaso ditugu, inoiz baino gehiago", zioten bukaeran.