Guztira 554 bat dantzari eta beste 150 arduradun, musikariak barne, elkartuko dira herrian. 10:15ak aldera hasiko dira dantzariak Oñatira iristen eta 11:45ean ongietorria egingo die guztiei aurtengo alkate txikiak, Erlantz Alberdi Elorzak. Kaleetan barrena sakabanatuko dira dantzak egiteko goizean, eta arratsaldean, alardean arituko dira berriz, plazan, 17:15ean. Umeek etxeetan bazkalduko dute eta arduradunek herriko lau elkartetan banatuta.
Haurren Egunean parte hartuko duten dantzari taldeak dira: Oñatz (Oñati), Elai Alai (Gernika), Lore Gazteak (Arrasate), Korosti (Legazpi), Ibai Ega (Lizarra), Oinarin (Antzuola), Berriztasuna (Portugalete), Aurtzaka (Beasain), Leizarra (Aretxabaleta), Jalgi (Zarautz), Urrats (Soraluze) eta Txikitxu (Arrasate).