Asteburuan hasiko da ikasturte berriko zinema denboraldia

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko irailaren 15a

Kultura etxean dago zinema aretoa.

Udako oporren ostean, asteburuan hasiko dira haurrei eta helduei zuzendutako zine komertzial emanaldiak eskaintzen zinema aretoan. Zineklubak urrian hasiko du ikasturtea.

Aurreko denboraldian bezala, 22:00etan izango dira helduen filmen emanaldiak egubakoitzetan eta zapatuetan; 19:30ean eta 22:00etan, domeketan, eta  19:30ean, astelehenetan. Umeenak 17:00etan izango dira. Prezioak ere ez du aldaketarik izango: bost euro nagusien filmak –lau astelehenetan– eta lau umeenak. Egubakoitzetakoak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte.

Asteburuan botako dituzten filmak dira: Oppenheimer eta Superheroien familia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak