Jai hauetan ere ez da musikarik, mus txapelketarik, dantzari txikien erakustaldirik edo umeendako ikuskizunik faltako. Gaur, 22:00etan, esaterako, Mungiako Lukiek, Aretxabaletako Neallta Fola eta Oñatiko Larru Beltzak taldeek joko dute. Bihar, Mentertz eta Aiert Alberdi musikariez gain, Ibon magoa ere etorriko da auzo bazkariaren ostean magia ikuskizuna egitera. Egitaraua agendan dago ikusgai.