Txelo eta akordeoi kontzertua egongo da eguenean San Martin egoitzan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ira. 12a, 12:15

Angel Luis Quintana eta Jesus Mozo Colmenero musikariak.

San Martin egoitzan eguenean eta Arantzazun zapatuan, RenHacer jaialdiko hiru emanaldi egingo dituzte. SPG50 gaixotasuna duten adingabekoei laguntzeko musika kontzertuak izango dira.

SPG50 gaixotasuna duten adingabekoei laguntzeko musika hiru kontzertu egingo dituzte Oñatin datozen egunetan Fundacion Columbus-ek antolatutako RenHacer jaialdian. San Martin egoitzan egingo dutena izango da lehendabizikoa, eguenean. Txelo eta akordeoi emanaldia egingo dute han, 17:30ean, Angel Luis Quintana eta Jesús Mozo musikariek. Bost pieza joko dituzte: Manuel de Falla-ren Siete Canciones Populares, A. Piazzolla-ren Ave Maria eta Adiós Nonino, C. Alvim-en Sambaroque eta Euskal kanta herrikoa. Egoitzako egoiliarrendako eta euren senideendako izango da.

Zapatuan, bestalde, beste bi kontzertu egongo dira Arantzazun. San Martin egoitzan joko duen Angel Lusi Quintanak eskainiko du matinee-a, 12:00etan, kriptan. Iluntzekoan, berriz, 19:00etan, Euskadiko Orkestrak eta Donostiako orfeoiak parte hartuko dute, Ramon Tebar-ek zuzenduta –Maria Jose Montien mezzo eta Miren Urbieta soprano–. Mahler-en bigarren sinfonia interpretatuko dute.

Saiakuntza kliniko baterako

Columbus Fundazioa da RenHacer edo Ongintzazko jaialdiaren antolatzaile nagusia eta Oñatiko Udalak lagunduta eskainiko dituzte Oñatiko hiru kontzertu hauek. 2017an sortu zen fundazio hori eta gaixotasun arraroak dituzten haurren kalitatea hobetzeko eta tratamenduak behar dituzten pertsona guztiek eskuragarri izan ditzaten lortzeko egiten du lana.

Gipuzkoan ongintzako hainbat kontzertu egingo dira aste honetan, Arantzazun ez ezik baita Donostiako Kursaalen ere, adibidez, eta bilduko den dirua, Gipuzkoan SPG50 gaixotasun arraroaren inguruko abangoardiako saiakuntza kliniko bat egiteko izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak