Irailaren 26a arte egongo da zabalik lehiaketan izena emateko epea. Oñatiko kultur etxera joan daiteke horretarako, astelehenetik ostiralera bitartean, honako ordutegian: 10:00-13:00 eta 16:30-20:30. Posta elektroniko bidez, posta arruntez eta telefonoz ere egin ahal izango da. Hona hemen bideak:
- Telefonoa: 943 78 03 53
- E-posta: kultura.idazkaritza@onati.eus
- Helbidea: Oñatiko kultur etxea; Santa Marina plaza, 1; 20.560 Oñati.
Oinarriak
Bi pertsonak osatuko du talde bakoitza. Gehienez hamabost bikotek hartu ahal izango dute parte, lehentasuna oñatiarrek izanda. Kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman duten guztien artean.
Parte hartzen duen bikote bakoitzari 20 euroko balioa duten udal bonuak emango dizkiote osagaiak erosteko. Era berean, Udala arduratuko da lan-mahaiak jartzeaz. Parte hartzaileek sua eta ontziteria eraman beharko dute.
Prestaketa lanak plazan egingo dira. Gutxienez sei pertsonentzako kantitatea egin beharko da. Lehiakideak, beranduenera, 13:00etarako prestatu beharko dute berakatz zopa. Epaimahaia prestaketa-lanak ikustera pasatuko da eta irabazlearen izena emango du, prestatutakoa probatu ondoren.
Sariak
Bi sari banatuko dituzte; txapeldunak 200 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 100 euro.
Parte hartzen duten guztien artean herriko jatetxe batean bi pertsonentzako afaria zozketatuko da.