Auzoko jaiak giro onean ospatu dituzte Arantzazun

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 10a, 13:46

Auzoko jaiak ospatu dituzte Arantzazun. Barikuan, patata tortilla lehiaketa izan zuten: irabazlea Xabi Arregi izan zen. Atzo, aldiz, mahaiaren bueltan elkartu ziren auzotarrak auzo-bazkarian.

Giro onean pasatu dute asteburua Arantzazun. Eguenean izan zuten lehen ekitaldia: Arantzazuko eta inguruko animalia bizilagunak hitzaldia egin zuen Imanol Biain basozainak.

Barikuan, patata tortilla lehiaketa izan zuten: Xabi Arregik egindakoari eman zioten lehen postua, eta bigarren geratu zen Irati Barrena. Mahaiaren bueltan dastatu zituzten lehiaketarako egindako tortilla guztiak.

Zapatuan, Arantzazuko Ama Birjinaren egunean auzo bazkaria egin zuten. Trikitilariek eta bertsolariek girotu zuten bazkaria. Aitor Tatiegi eta Maider Arregi ibili ziren bertsotan, eta auzotarren bat ere animatu zen eurekin batera kantuan egitera.

Gaur, luntxa izan dute 13:00etan, eta modu horretan amaitu dituzte jaiak.

Argazkiak: Maider Arregi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak