Txarrana eta gainontzeko txorimaloak noiz irtengo zain daude Atzeko Kalen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko irailaren 9a

Hasi dituzte jaiak Atzeko Kalen. Jaien bereizgarri diren txorimaloak eta erraldoiak dagoeneko egin zuten jaietako lehenengo kalejira, atzo.

Gaur berriro ere irtengo dira, 19:30ean. Aurrez, 19:00etan, garagardo dastaketa izango dute; 20:00etan mojitoak ACESMAren eskutik; 20:30ean OstiKada elektrotxaranga; 24:00etan piroteknia saioa eta suzko zezena; eta, ondoren, Lizartxo taldearen erromeria. Bihar, domeka, txorimalo eta erraldoien kalejira 17:30ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak