Ibai Irisarrik irabazi du gazte mailako San Migel txirrindularitza proba

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 9a, 16:43

Flores, Irisarri eta Errasti.

Aloña Mendik antolatzen duen gazte mailako proba, III. Gari Baños memoriala izan dena jokatu dute gaur goizean. 84 kilometroko proban Limousin taldeko Irisarri nagusitu da.

65. San Migel txirrindularitza proba egin dute gaur goizean Oñatin. Gazte mailako lasterketan bigarren mailako kadeteek ere parte hartzeko aukera izan dute. Aurtengoa, gainera, III. Gari Baños memoriala izan da.

84 kilometroak egiten azkarrena Limousin taldeko Ibai Irisarri izan da; bigarren geratu da Eolo Kometa taldeko Samuel Flores; eta, hirugarrena izan da Ulma taldeko Unax Errasti. Mendiko saria Xabat Mansok irabazi du –Sugar-laguntasuna–; eta, lehen oñatiarra Ulma taldeko Alex Beristain izan da –sariaz gain Gari Bañosen familiak eskainitako 50 euroak irabazi ditu–. Talde onena Limousin izan da eta tarteko helmugen irabazlea –50 euro– Ampo taldeko Auritz Mendia.

Aloña Mendi-Ulma taldeko txirrindulariak irteera puntuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak