Euskoraid-eko lagunek Raidaran lasterketa irabazi dute Vielhan

Xabier Urtzelai 2023ko ira. 8a, 18:00

Euskoraideko taldekideak, domekan Vielhako helmugan. Argazkia: Raul Comino.

Aitor Otamendi oñatiarrak, Ibarrako Beñat Oiarzabalek, Elgoibarko Imanol Garaizabalek eta Mendexako Naia Quincocesek osatzen dute Euskoraid taldea. Eta, Euroseries zirkuitu barruan dagoen Raidaran lasterketa irabazi dute asteburuan. 

Joan den egubakoitzean 14:00etan hasi zuten proba, eta 48 ordu izan zituzten 200 kilometro eta 9.000 metro positiboko ibilbidea gainditzeko: "Arango bailarak aukera handiak ematen ditu era raid konpletoa izan da. Mendian korrika egin dugu, bizikletan ibili gara, raftinga egin dugu, via ferratak, kanoi jaitsiera... Ederra izan da. Eta gainera, nazioarteko probetan lehenago ere gure aurretik sailkatu izan den talde frantziarra atzean utzi dugu, eta errebantxa hori hartzea ere gauza polita izan da", dio oñatiarrak barrez. Garaipen horrekin irail amaieran egingo duten Europako txapelketara sailkatu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak