Oñatiko Herriko Pilota Txapelketa fase erabakigarrian sartuko da datorren irailaren 1etik aurrera. Multzokako faseak amaituta, gizonezkoetan hamasei bikote onenak sailkatu dira, kanporaketa faseak jokatzeko. Emakumezkoen kasuan, lau bikote onenak sailkatu dira multzokoako fasetik, eta, beraz, zuzenean, irailaren 15ean jokatuko duten finalerdian izango dira. Finalaren eguna, berriz, irailaren 23an izango da.
Iaz egin bezala, egun horretarako egitaraua antolatu dute txapelketako antolatzaileek. Lehenik, bazkaria egingo dute Nekazarien elkartean eta txartelak jada eskuragarri daude Arrano tabernan euroren truke. Antolakuntzatik azpimarratu nahi dute txartel kopurua mugatua dela, eta, beraz, bazkarira joan nahi duena azkar ibiltzeko.
Behin bazkarian indarrak haruta, Herriko Txapelketako finalak jokatuko dira lehenengo, eta, ondoren, iaz bezala, pilotari profesional ohien partida jokatuko da. Aurten, Mikel Goñi-Urruzola eta Urmeneta-Pascual bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
Hemen ikusi dezakezue kanporaketetako koadro guztia: